14.- Nola erabiltzen dira larrialdietarako diskoak?

Noiz edo noiz larrialdietarako diskoak erabiltzeko premia baduzu zure ordenagailua abiarazi ezin duzulako eta birusik gabeko ingurune batean analizatu nahi duzulako, hauxe da egin behar duzuna:

  1. Itzali ordenagailua.
  2. Sartu lehenengo disketea (abiokoa) diskete-unitatean.
  3. Piztu ordenagailua. Honek sistema eragile bat aurkituko du diskete-unitatean dagoen disketean eta bertatik abiaraziko da.
  4. Jarraitu pantailan agertuko diren argibideei.